argia.eus
INPRIMATU
Airearen kutsadurak bihotzekoa jasan dutenak hiltzeko aukera areagotzen du
  • Airearen kutsadura arrisku-eragilea da bihotzekoa jasan duten pertsonentzat. European Heart Journal Europako Kardiologia Elkartearen aldizkariak publikatutako ikerketa baten ondorioa da. Airean dauden PM motako partikulak eta sindrome koronario akutua jasan eta ondorengo biziraupena erlazionatu dituzte.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko otsailaren 21a
Gune industrialek eta trafiko askokoek PM2,5 partikula kontzentrazio handiagoan dute (Argazkia: elblogverde.com)

Ikerketa Erresuma Batuan egin dute, eta bertan PM2,5 partikulak kontzentrazio maila altuenak dituzten guneak trafiko askokoak eta industrialak dira. Hego Euskal Herrian ere Osasunerako Mundu Erakundeak gomendatzen dituen mugak gainditzen dira.

Ingurumen epidemiologia irakasle den Cathryn Thornek dioenez, airean milimetro kubikoko PM2,5 10 mikrogramoren igoerak bihotzekoak eman dion pertsona baten heriotza tasa %20 igotzen du. Halaber, ikerketak ondorioztatu du kutsadurarik gabeko ingurune batek gaixoari bizi itxaropena %12 hobetuko liokeela.

PM2,5-a arrisku-faktore bakarra ez den arren, ikertzaileek partikularen kontzentrazioa jaistea osasun publikorako lehentasuna dela azpimarratu dute. Izan ere, orain arte ez da behar bezala neurtu.