Esperimentazioa, arriskua eta abangoardia ekarriko ditu Ertz jaialdiaren 13. edizioak

  • Ertz #13, Bertze Musiken Jaialdia ostiralean hasiko da Beran eta irailaren 15era bitartean izango da Beran, Donostian eta Hazparnen. 13. edizioa da aurtengoa eta Ertz elkartea, Audiolab elkartea eta Eihartzea kultur etxea dira jaialdiaren antolatzaileak. Ibilaldiak, otorduak, dantzak, masajeak, kontzertuak, hitzaldiak eta filmak izango dira besteak beste. Esperimentazioa, arriskua eta abangoardia dira jaialdi honen berezitasunetako batzuk.


2012ko irailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Antolatzaileen esanetan 13. edizioa dela kontuan izanik, 13 zenbakia zorte txarrarekin erlazionatzen dute batzuk, baina beraien helburua "horrelako sinesgaitzak beste herrialde batzuetatik etortzen diren artistekin konpartitzea" da.  

Hiru lekutan banatuko da jaialdia: Beran, Donostian eta Hazparnen. Irailaren 7an, 8an eta 9an Beran izango da. Irailaren 10etik 14ra Donostian eta irailaren 15ean Hazparnen.

Irailaren 7an, ostiralean, Berako Beralandeta espazioan eta Kultur etxean, Oier Etxeberriaren “Aldarriaren arkeologia” eta “Mezuak lekuz kanpo” bideoa izango dira instalazioaren irekiera moduan (19:00), eta ondoren Pascal Battusen kontzertua (20:00).

Larunbatean, goizean (11:00) haurrentzako tailerra izango da Alex Mendizabalekin eta soinuzko masaje sesioak ere bai. Arratsaldean (17:00) Anamorphose taldearen kontzertua eta soinuzko masaje sesioak izango dira berriz ere. Gauean (22:00) Alex Mendizabal, Tomoko Sauvage, Marc Behrens eta Ken Jacobsen kontzertuak egongo dira.

Igandean, Kultur etxean, Altzateko frontoian eta Beralandetan goizean (09:30) mendi ibilaldia, ondoren (14:00) soinudun bazkaria izango da Iñaki Pikabea sukaldariren eta Proyecto 23-en musikariaren eskutik. Arratsaldean (17:00) L’Ocelle Mare taldearen kontzertua, soinuzko masaje sesioak (16:00) eta Huts eginen kontzertua (18:00).

Irailaren 10etik 14ra Donostiako Artelekun, Kaxildan, Guardetxean eta Kutxa aretoan izango da jaialdia.  Hirugarren belarria jardunaldietan, hitzaldiak, kontzertuak, entzunaldiak eta zinema izango dira. Jardunaldietako gonbidatuak,  Pascal Battus, Jose Ramon Mozota Ortiz, Jose Mari Esparza, Jose Luis Ortiz Nuevo, Jose Luis Espejo, Jaume Ayats, Myriam Ayçaguer eta David Arratibel dira.

Irailaren 15ean larunbatean Hazparneko Tttatola gaztexean (21:30) izango dira kontzertuak: s.KRIEGER & r.KERNOA, Elodie Baffalio & Xomin Sourgen eta Eneka Bordatto & Beñadin Lohiague.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude