Donostiako piraten hamargarren abordatzea hilaren 13an egingo da

  • Atzo aurkeztu zuten Donostiako piratek Aste Nagusiko euren egitaraua Donostiako portuan. Larunbatean (abuztuaren 11n) izango da festei hasiera emango dion Udalaren kanoikada eta horren ondoren egingo da piraten hamargarren txupinazoa. Bederatzi eguneko egitaraua prestatu dute. Hilaren 19an emango diote amaiera festei. Abordatzea astelehenean (hilaren 13an) egingo da.


2012ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Egun bakoitzerako hainbat ekintza antolatu dituzte: Txupinazo Gaua, Erromeria Eguna, Gazte Eguna, Folk Eguna, Jolasen Eguna, Umeen Eguna, Kuadrillen Eguna eta Irrikitaldia. Kontzertuen artean daude Governors, Ze Esatek, 3gabe2 eta Obrint Pas taldeak besteak beste.

Hamar urte pasa dira Alde zaharreko tabernek eta Donostiako Gazte Asanbladek Donostiako Piratak kolektiboa sortu zutenetik. Beraien helburua jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta irekien alde lan egitea da.

“Udaletxearen jai ereduarekin gustura ez zeudelako” hasi ziren Aste Nagusi alternatibo eta propio bat eratzen. Piraten esanetan “ikuspegi burgesetik atera eta beste eredu bat eskaini diegu herritarrei”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude