UGTk eta CCOOk deituta, murrizketen aurkako manifestazioak izango dira gaur

  • Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Tuteran izango dira murrizketen aurka CCOO eta UGT sindikatuek deitutako manifestazioak. Herrialdea suntsitu nahi dute, eragotzi egin behar dugu, gehiago gara lelopean egingo dira.


2012ko uztailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Donostian, Bilbon eta Gasteizen manifestazioak egingo dituzte 19:00etan eta Iruñean eta Tuteran 20:00etan.

Donostiako, Bilboko eta Gasteizko manifestazioak 19:00etan izango dira eta Iruñeakoa eta Tuterakoa 20:00etan. Gaur onartuko dira kongresuan BEZaren igoera eta langabezia laguntzen jaitsiera.

CCOO eta UGT sindikatuek egin dute deialdia eta SATSE, SAE, UTESE eta CSIF sindikatuek ere bat egin dute. ELAk eta LABek ezezkoa eman diote deialdiari. Damaso Casado UGT Euskadiko buruak adierazi du urtea bukatu aurretik greba orokorrerako deialdia egitea posible dela.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude