Bidesarien boikotari buruzko eztabaida Kataluniako Parlamentura iritsi da

  • Josep Casadellà auto gidariak apirilean No vull pagar (Ez dut ordaindu nahi) bideoa publikatu zuenetik, geroz eta kataluniar gehiagok erabaki du bidesariak ez ordaintzea. Eztabaida zabalik dago eta atzo Kataluniako Parlamentuan hitz egin zuten gaiari buruz. Casadellàk Vilaweben egindako elkarrizketan esan duenez, ez zuen imajinatzen gai hau agenda politikoan sartuko zenik. Bere esanetan, kasualitatez atera den gaia izan bada ere, agenda politikoan sartu izanak erakusten du garrantzia handikoa dela.


2012ko maiatzaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Kataluniako ordainlekuen irudia

Aurrerantzean gertatuko denaren inguruan galdetu diotenean, Casadellàk esan du ez duela xentimo bakar bat gehiago ere ordainduko. "Nire egoera berean jende asko dago eta panorama oso beltza dute. Ni prest nago hiru asteko gose greba bat egiteko, baita Generaliatatearen aurrera martxa bat egiteko ere. Gauza asko daude egiteke, beraiek egin dezatela nahi dutena".

Alderdiek egin beharrekoaz ere hitz egin dute eta proposamen ugari egongo direla aipatu du Guillermo Carbó desobedientzia ekintzaren bozeramaileetako batek. "Alderdiek irtenbideak bilatu behar dituzte, eta enpresa pribatu batek negozioa egiteari uztea erabakitzen badute, hala izan beharko du".


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude