Kontseiluak eta EHUko irakasleek irrati lizentziak banatzeko irizpideak kritikatu dituzte

  • Kontseiluak eta EHUko irakasle batzuek irrati lizentziak banatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabilitako irizpideak kritikatu dituzte. Bi eskari egin zituzten atzo emandako prentsaurrekoan. Alde batetik, aniztasuna bermatzeko, lehiaketara aurkeztu diren irrati sozialei lizentziak ematea eta aurkezteko aukerarik izan ez dutenei irrati komunitario gisa laguntzea. Beste alde batetik, euskarazko edota ele biko emanaldiak ez baztertzeko eskatu dute.


2012ko apirilaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Kontseilua eta EHUko irakasleek egindako agerraldia

Horren harira, euskarazko edo ele biko irratiei emandako lizentzian heren bat baino ez badira, etorkizuneko lehiaketari begira plaza bat gorde dezatela eskatu dute.

Dokumentuaren sinatzaileek, komunikazio sistemak komunitate moderno, sozial, elebidun eta zerbitzu integrala izateko beharrizanetik aldenduta daudela salatu dute. Horrez gain, egun EAEn indarrean dagoen ikus-entzunezkoen euskal legea aldatzeko beharraz mintzatu ziren EHUko 30 irakasleak. Bide horretan, alderdi politiko, eragile sozial eta komunikabideen hiru sektoreen parte hartzea jasoko duen lege berri baten beharra azpimarratu dute. "Parte hartzea jasoko duen jendarte-debatea beharrezkotzat jotzen dugu. Eta baita ere gai horren eztabaida hurrengo hauteskunde autonomikoetan" azaldu dute.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude