Kontseiluak eta EHUko irakasleek irrati lizentziak banatzeko irizpideak kritikatu dituzte
  • Kontseiluak eta EHUko irakasle batzuek irrati lizentziak banatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabilitako irizpideak kritikatu dituzte. Bi eskari egin zituzten atzo emandako prentsaurrekoan. Alde batetik, aniztasuna bermatzeko, lehiaketara aurkeztu diren irrati sozialei lizentziak ematea eta aurkezteko aukerarik izan ez dutenei irrati komunitario gisa laguntzea. Beste alde batetik, euskarazko edota ele biko emanaldiak ez baztertzeko eskatu dute.

2012ko apirilaren 26a
Kontseilua eta EHUko irakasleek egindako agerraldia

Horren harira, euskarazko edo ele biko irratiei emandako lizentzian heren bat baino ez badira, etorkizuneko lehiaketari begira plaza bat gorde dezatela eskatu dute.

Dokumentuaren sinatzaileek, komunikazio sistemak komunitate moderno, sozial, elebidun eta zerbitzu integrala izateko beharrizanetik aldenduta daudela salatu dute. Horrez gain, egun EAEn indarrean dagoen ikus-entzunezkoen euskal legea aldatzeko beharraz mintzatu ziren EHUko 30 irakasleak. Bide horretan, alderdi politiko, eragile sozial eta komunikabideen hiru sektoreen parte hartzea jasoko duen lege berri baten beharra azpimarratu dute. "Parte hartzea jasoko duen jendarte-debatea beharrezkotzat jotzen dugu. Eta baita ere gai horren eztabaida hurrengo hauteskunde autonomikoetan" azaldu dute.

Azkenak

Azkenak
2016-02-07 | Aritz Galarraga
Urradura sakon batetik

Lehenik, Itxaro Bordaren Emakumeak idazle saiakera hartan izan genuen haren berri –“esan nion ez nuela parte hartu nahi liburu horretan, ni ez nintzela ez idazle sentitzen, ez emakume idazle sentitzen ere. Eta atera egin zituen olerkiak!”–.

Henriette Aire. Urepelen sortua. Kontxo, aitaren alaba, Aire ahizpa-neben arteko bat, nagusia.


2016-02-06 | Malen Aldalur
Angela Davis: 'Justizia modu berriak ikusarazi behar ditugu, biolentzia gutxiagoko gizartea eraikitzeko'

Bilboko Bidebarrieta liburutegian izan da otsailaren 5ean Angela Davis ekintzaile afro-amerikarra Gite-Ipes Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak antolatutako “Kartzela kalera! Emakumea eta kartzela” jardunaldien baitan. Gai horretatik abiatuta, terrorismoa, kapitalismoa, arraza zein beste zenbait kontu izan ditu hizpide. Arnaldo Otegi eta gainerako preso politikoekiko elkartasuna adieraziz hasi du hitz-hartzea.


2016-02-05 | Zebrabidea
Iratxe Urizar, Giza Eskubideen Euskal Behatokia
"Emakume presoen errealitatea oso isilean egon da, aukera dugu hitz egiten hasteko"

Ikusmin handia piztu du Angela Davisek Euskal Herrira egingo duen bisitak. Ekintzaile komunista, afroamerikar eta feminista honen presentzia baliatu nahi dute hainbat eragilek emakume presoen egoera mahai gainean jartzeko.


Hiru euskal preso politiko aske ostegunetik

Jon Mintegiaga Minde, Aingeru Cardaño eta Mikel Askasibar euskal preso politikoak aske geratu ziren ostegunean.


Etxeko langileen hiru-laurdenak 60 ordutik gorako lanaldiak ditu

Herenak astean zehar ordubeteko atsedena ere ez du hartzen. Hala ere, atseden orduen kopuruak gora egin du 2015ean.


Iņaki Caminok "Amiküze eskualdeko euskara" ikerlana aurkeztu du Donapaleun

Iñaki Camino hizkuntzalari eta  EHUko irakasleak otsailaren 4an aurkeztu du Donapaleun Nafarroa Behereko eskualde horretako hizkuntzaz egina duen azterketa, “Amiküze eskualdeko euskara”, laster liburu formatuan plazaratuko duena. Hitzaldi honekin hasi ditu Zabalik euskaltzaleen elkarteak urteroko Otsail Ostegunak, 21ean -igandez- Donapaleluko plazan Libertimendua herri antzerkiarekin bururatuko direnak.


2016-02-05 | Arabako Alea
Blusa eta nesken salaketari, planto

Gasteizko Blusek eta Neskek salatutako bi emakumeak ez dira gaur epaiketara aurkeztu, jaietan aldarrikapen ekintza bat egiteagatik zeukaten auzira.


2016-02-05 | Xuban Zubiria
Il derby della capitale

Erroman derbiak dena konkistatzen du, bi taldeeetako jarraitzaileek urteko egunik zoragarri edo gogorrena bezala deskribatzen dute.


2016-02-05 | ARGIA
Kontxu Odriozola aktorea hil da

Kontxu Odriozola ostiralean hil da, minbiziaren ondorioz, Eneko Olasagastik jakinarazi duenez. Euskal telebista publikoan Goenkale telesailean Maria Luisaren papera urteetan egin izanagatik ezaguna, hainbat antzerkitan ere aritu izan da.


2016-02-05 | ARGIA
Aberri Eguna Iruņean ospatzeko deia egin du Independentistak Sareak

Independentistak sareak martxoaren 27an Aberri Eguna antolatuko du Iruñean. "Euskal komunitateak munduan presentzia duen toki guztietan" egun hau ospatzea bultzatuko du.