Komunikazioa > ARGIA > Aktualitatearen Gakoak 2017 uda

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-08-18 | Jon Torner Zabala

Kirola tradizioz gizonezkoen eremua da. Apurka-apurka, baina, gauzak aldatzen ari dira, bai joko-eremuan, baita handik kanpo ere, txirrindularitza probetako podiumek erakusten duten moduan, zeresan gehien eman duen auzia aipatzearren. Azafaten inguruko eztabaidak, zeharka bada ere, ekarri du gizon eta emakume kirolarien arteko berdintasun eza are gehiago azaleratu eta funtsezko kontzeptuak mahai gainean jartzea.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Aktualitatearen Gakoak 2017 uda
Harreman osasuntsuak helburu

Nabarmen egin dute gora bullying kasuen salaketek, neurriak hartzen ari dira ikastetxe gero eta gehiagotan, jazarpenari aurre egiteko planak dituzte administrazioek… Ikasturte honetan (ere) gai beroa izan da hau, eta hezkuntza komunitatea tinko ari da lanean, ikasleak kontzientziatu eta erasoen aurrean eragile aktibo izan daitezen.


25 urte geroago, ekintza sindikal bateraturantz?

ELA eta LABen arteko ekintza batasuna, euskal sindikalgintzaren historia hurbilean beti egon da presente. Ez da harritzekoa, bi konfederazioek elkarlan estrategikoari ekiten dioten bakoitzeko dardarka hasten da boterea.


Zergatik bildu eta ikertu emakumeen erailketak

Hego Euskal Herrian lehen aldiz egin da halako datu bilketa. 2010 eta 2015 urte arteko feminizidioak eta erailketak bildu dituzte. Feminicidio.net eta Mugarik Gabek egin dute ikerketa. Erakunde publikoek datuak urri ematen dituzte, ia beti partzialak eta desitxuratuak.


2017-08-04 | Jon Alonso
Irteteko laukira itzuli

"Bestela, niri gauza bakarra etortzen zait burura: jokoaren irteteko laukira itzuli behar dugula. Hau da, zilegitasun demokratikoaren marra gorria ongi markatu behar dugula, eta hori defenditu, daukagun guztiarekin. Debate politikoaren hasiera-puntua ezin daiteke izan “euskara inposatu nahi duzue”, “euskaraz bizi nahi dugu” baizik".


2017-08-02 | Vicent Partal
Egungo egoerara iristeko lau faktore klabeak

Katalunian gertatzen ari denaz artikulu bat idazteko une gaitzenean ateratzen da kalera ARGIAko Aktualitatearen Gakoak. Madrilekiko negoziazioa itxita, Generalitateak uda ondorengorako deitu du erreferenduma. Bertan, katalanei galdetuko zaigu ea estatu independentea bihurtu nahi dugun ala ez.


2017-08-01 | Moha Gerehou
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten papera, bereziki ezkerrak.


Udan astekaririk ez baina...

Abuztua gainean da. Oporrak. Eguraldi ona. Urte osoan zehar apaletan udararako aparkatutako irakurketa guztiak hartu eta lasai lasai leitzeko beta izaten dugun sasoia. Bakoitzak bere txokoan: besaulkian, toalla gainean, tabernako terrazan… Urteak daramatza ARGIAk aldizkarian garai honetarako liburu gomendioak egiten, baina aurten beste irakurketa bat proposatzeko asmoa dugu: Gakoak.

Normalean baino ia urte erdi lehenago dator aurtengoan urtekariaren hariari segika sortutako... [+]