Etorkizuneko eredu ekonomikoa gure artean dugu

Europan sistema ekonomiko feudala hegemonikoa zen garaian, itsasotik hurbil zeuden hiri askotan beste egiteko modu batzuk lantzen hasi ziren, batez ere itsas komertzioarekin lotutako salerosketek eragindako kapital metaketari esker. Orduan landu ziren banaketa, ekoizpen eta finantzaketa ereduak mundu guztira eta gure bizitzen eremu guztietara zabaldu ziren, gaur egun mugiezina iruditzen zaigun kapitalismo finantzariora iritsi arte.  

Atenasko porrotetik Parisko sarraskietara, garai konplikatuak Europako ezkerrentzat

Ezkerraren itxaropen zaharberrituekin ekin urte berriari eta alde guztietako kontserbadore eta inmobilistek aldarrikatutako Zibilizazioen Talkaren edizio odoltsuekin burutu, horra zein izan den 2015 honen patua. Disney World edo Port Aventurako txirrista erraldoietako batean abiatu balitz bezala, 2008an mundua eta batik bat Lurraren ipar aldeko mundu garatua eten gabeko ezustekoz betetako bidaian sartua da, hazkunde ekonomikoaren burbuila lehertuz geroztik, klase guztietako gatazka eta desorekak egonkortu nahi eta ezinean. Bihotzondoko berriak agintzen zaizkigu 2016rako.

Prozesuak jarraituko du

Kataluniak bere etorkizunaz erabaki dezakeen subjektu politikoaren ideia katalan gizartearen hezur mamiraino sartua da, independentismoaren mugetatik askoz harago. Espainolismo atzerakoienak bakarrik arbuiatzen du, PPk eta Ciudadanosek.

Futbola ere lapurtu ez diezaguten

Ez gara gu izango kirol profesionalak jasotzen dituen laguntza publikoak justifikatuko dituztenak. Alde positiboago batzuei heldu nahi izan diegu ordea, pelotazo urbanistikoak edota petrodolar exotikoak ikur dituen futbolaren aurpegi humanoagoa erakusten dutelakoan.

Kutxabanken erronkak

Burtsara irteteko borondatea atzeratuta, bankuak hainbat erronkari egin beharko die aurre: kapitalen premia, araudi gogorra eta jabetza. Zer egin nahi dugu Kutxabankekin?

Hezkuntza hankaz gora jarri nahi izan duen legea

2015ekoa bakarrik ez, azken lau urteotako protagonista izan da LOMCE legea Hego Euskal Herrian: hezkuntza mundua astindu eta ekitera behartu ditu eragile eta instituzioak. 2015ean, hori bai, amesgaiztoa buka zitekeela pentsatu du askok, itxaropena Espainiako hauteskundeen emaitzetan jarrita.

2015eko dinamika sozialaren kronika

Heterogeneotasunak freskotasuna dakar eta burujabetza prozesuari adierazle berriak eskaintzen dizkio.

Parisko Hitzarmena: AEBak eta hidrokarburo ekoizleak garaile

Klima aldaketari buruzko lehenbiziko nazioarteko akordio globala utzi zigun 2015ak: Parisko Hitzarmena. Mugarri hori historikotzat joa izan zen, eta hala ospatu zuten adostu zutenek, baina ezin esan aurrerapausoa izan zenik, kontrakoa baizik. Aurreko hamarkada biak alferrik galdu eta gero, COP21 gailurrean bildutako munduko agintariek ez zuten ausardiarik izan zientzialariek esandakoa aintzat hartzeko. Hala, ez zuten mekanismo loteslerik ezarri –ez eta epe zehatzik ere– planeta berotzen ari diren gasen igorpena behingoz murrizten hasteko.  

Deuseztatu daiteke enpresa transnazionalen inpunitatea?

Globalizazio neoliberalak ekarri duen agertokian enpresa transnazionalek gero eta botere handiagoa metatzen dute, dela euren dimentsio ekonomiko handiagatik, dela gobernuetan eta nazioarteko finantza erakundeetan eragiteko duten gaitasunagatik. Botere hori inpunitatearen arkitektura juridikoaz osatzen da; arkitektura horri esker, enpresa transnazionalek eskubideak urra ditzakete lege-ondorio handirik jasan gabe, eta aldiz haien interesak erabateko segurtasun juridikoak babesten ditu.  

Kultur Hiriburuaren aldirietan

Eta konturatzerako 2016an gaude, Europako Kultur Hiriburua da Donostia, gertakizunak urte osoko titularrak beteko ditu. Foku handitik kanpo ere kultura asko dago, dena den. Eta hor mugitzen denak ibilbide luzeagoa izango du segur aski urteko ebentoak baino.

Oinarrizko errenta unibertsala ez da fikzioa

Oinarrizko Errenta Unibertsalaren (OEU) definizioa argi izatea da gakoa: inolako baldintzarik gabe.

Iluntasuna oraindik nagusi

Nazioartea gero eta estuago hartzen ari da Espainiako Estatua, tortura salaketak ikertu eta horiek saihesteko neurriak har ditzan. Besteak beste, inkomunikazio erregimenaren “abolizioa” eskatu du NBEren Torturaren Aurkako Batzordeak 2015ean. Baina mugimenduak oso eskasak dira, zigorgabetasun eremuak handiak, eta iluntasuna oraindik nagusi.

Neokolonialismoa Europar Batasunean

Euroaren Europan soberania botere ekonomikoek dute, batez ere herrialde periferikoetan.

Gizarteratze eta integrazio on baten alde

Aniztasuna ez da berez ona edo polita, edo txarra eta itsusia. Aniztasuna preziatzen dugu onerako denean.

Frantziako Estatuaren berregituratzea eta krisia, biak batera

Frantziako Estatuko eskualdeek mapa berria osatzen dute 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina. 22 eskualde (erregio) izatetik 13 izatera pasa da Hexagonoa. Aldaketak euskal herritarrei ere eragin die. Akitania eskualdea zena, Akitania-Limousin eta Poitou-Charentes bihurtu da. Ipar Euskal Herria mapan are lausoago geratzeko arriskua begi-bistakoa da. Horregatik, euskal instituzioaren (Euskal Herri Elkargoa) aldarrikapena, abertzaleak buruan buru, ozen entzun da 2015. urtean.

Nafarroa: Erregimena erori zenekoa

Hauteskundeen esparruan Nafarroako aldaketa instituzionala izan da 2015ak utzitako berririk esanguratsuena. EAJren nagusitasuna ere nabarmentzekoa izan da eta baita Ahal Duguren azaleratzea. Epe eta produkzio kontuak tartean, ondoko kronikak ez ditu kontuan hartzen Espainiako hauteskunde orokorrak.

Traumaren tramak

Euskal gatazka literaturan. Urterik urtera gero eta esanguratsuagoak dira euskal gatazka islatzen duten euskal idazleen lan anitzak.

Begiratokiko gogoetak Nafarroako gizarteaz eta hizkuntza-politikaz

Nafarroako gizartearen zati batentzat ez du erakargarritasun handirik “sentsibilizazio” iturri ofizialek presio soziopolitiko bidez euskarari eta baita euskal komunitateari ere utzi dioten irudi pitzatuak.

'Aktualitatearen Gakoak' urteari heltzeko liburua

Paperak etorkizuna duela pentsatzen dugu, eta horretarako aurkezpen erakargarria lantzeaz gain, gakoa edukietan sakontzea dela uste dugu.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys