Lokarrik bere ibilbidea amaitutzat emango du 2015ean

Lokarri herritarren sareak bere ibilbidea amaitutzat ematen duela iragarri du. Paul Rios koordinatzaile orokorrak eman du albistea.

Lula da Silva Iberdrolako buruekin bilduko da Bilbon

Brasilgo presidente ohiak Iberdrolako 250 zuzendariren aurrean hitz egingo du, konpainiaren akziodunen urteko batzarraren bezperan. Iñigo Urkullu lehendakariarekin ere bilduko da, Lula Institutuak jakinarazi duenez. Berrikitan, Aieteko adierazpenari babesa helarazi zion.

Jonathan Powell Donostiara itzuliko da desarme osteko egoera aztertzeko

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro zenean haren kabinete buru izandako Jonathan Powell datozen orduetan Euskal Herrira iritsiko dela argitaratu du Gara egunkariak. ETAren desarmatzearekin sortutako egoera aztertu nahi du eta bilerak egingo ditu asteazkenean eragileekin.

Clintonek eta Lula da Silvak ere bake prozesua babestu dute

Bill Clinton AEBetako presidente ohiak Euskal Herriko bake prozesuak aurrera jarraitzea desio duela idatzi zuen larunbatean Twitterren. Bestalde, Lokarrik jakinarazi du Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohiak Aieteko Adierazpena babestu duela.

Aieteko adierazpenarekin bat egin dute Latinoamerikako 18 buruzagik

Aieteko adierazpenari babesa eman diote Latinoamerikako 18 buruk. Tartean, 13 presidente ohi eta goi karguak edukitako hainbat pertsona daude.

Bakearen xenda bihurria urratzeko ordua

Donostiako Bakearen Etxean nazioarteko sei pertsona esanguratsuk egindako adierazpenak ez du inor hotz utziko. Mugarri garrantzitsua da Euskal Herrian bizi izan den gatazka konpontzeko bidean. Hemen duzue Aieteko Jauregian bizi izandakoaren zazpi orduko kronika.
Multimedia

2011-10-18  |  Aieteko Adierazpena

Donostiako konferentziak utzitakoa

Atzo Donostian egin zen Nazioarteko Konferentzia entzutetsuan zabaldutako ebazpenen harira, Urko Apaolaza kazetariak Aieten bizi izandakoaren berri eman digu, palazioko kanpokaldean jasotako iritziak bildu ditugu eta Xabier Letona Argiako zuzendariak aurrera begirako analisia egin du.  

2011-10-17  |  Aieteko Adierazpena

Donostiako Konferentziaren ebazpenak

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak irakurri ditu Konferentziako ondorioak. Bost puntu aipatu ditu.

2011-10-17  |  Aieteko Adierazpena

Bake konferentzia iruditan

Amaitu berri den Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziaren irudiak. Argazkilaria Dani Blanco da. Argazkiak jaitsi nahi dituenak, lotura honen bidez egin dezake.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys