Kultura > Ahozko inprobisazioa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Ahozko inprobisazioa kanaleko multimediak
2017-12-07 | ARGIA
Zautela 04: Miren Amuriza
MULTIMEDIA - Zautela

Miren Amuriza Plaza elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautelaren laugarren atalean. Berriztarrak aurrez ikusi gabeko irudiak utzi zituen Iruñeako saioan, eta horretaz eta txapelketan egindago ibilbideaz aritu dira. Hurrengo astean Zautelaren final aurreko azken saioa izango dugu egungo txapeldun Amets Arzallusekin.


2017-12-04 | ARGIA
ZOZKETA | Bertso Txapelketako finalerako bi sarrera bikoitz

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatuko ditugu ARGIA JENDEAren artean. Bi sarrera bikoitz izango dira.


2017-12-04 | Estitxu Eizagirre
BECera begira: Zortzi finalistak, finaleko lanak eta gonbidatu bereziak

Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo txapelduna izango dute zain. 25na bertso kantatu beharko dituzte eta nazioarteko adituak ere izango dituzte entzule.


2017-12-04 | Kepa Matxain
Beste kristal puska batzuk

Abenduaren 2an Iruñean jokatu zen finalaurrekoaren kronika. Sailkapenak hau zioen: Aitor Sarriegi (698,5 puntu), Aitor mendiluze (696,5), Unai Agirre (696), Miren Amuriza (652), Alaia Martin (649,5) eta Oihana Iguaran (646).


2017-11-30 | ARGIA
Zautela 03: Agin Laburu
MULTIMEDIA - Zautela

Agin Laburu elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautelaren hirugarren atalean. Astigartarra finaletik kanpo geratu da Donibane Lohitzuneko azken saioaren ostean. Txapelketako bideaz, bertan utzi nahi izan dituen ale eta ekarpenez, baita tartean izan diren polemikez ere aritu da. Hurrengo astean, Miren Amuriza izango dugu protagonista.


2017-11-28 | Estitxu Eizagirre
Ez dugu gezurrezko testigantzen beharrik, eskerrik asko

Justizia egin nahi izan zuten bi bertsolarik Donibane Lohizuneko kartzelako ariketan, "gezurra esan duzu. Merezi izan du" gaiari erantzunez: bertsotako rolean, indarkeria matxistako epaiketa batean gezurrezko testigantza emateko prest agertu ziren. Borondate onenez ere injustiziak egiten ditugu maiz.


2017-11-27 | Estitxu Eizagirre
Finalerako "azken" txartela noren eskura?

Hurrengo larunbatean Iruñean jokatuko da azken finalaurrekoa eta han erabakiko da BECen Amets Arzallus egungo txapeldunarekin kantatzeko sailkatu diren zazpi bertsolarien zerrenda. Hona hemen orain arteko sailkapena, eta aukera gehien dituzten bertsolariak:


2017-11-27 | Kepa Matxain
Dominak debalde

Azaroaren 26an Donibane Lohizunen jokatutako finalaurrekoaren kronika. Saioaren sailkapenak hau dio: Igor Elortza (710 puntu), Maialen Lujanbio (707,5), Julio Soto (671), Jone Uria (668,5), Agin Laburu (634,5) eta Iñaki Apalategi (633,5).


2017-11-26 | Itxaro Borda
Andere handi iduri

XX. mendeko abestia da Tupintegiko Roxali, Iparraldeko jendartea traumatizatu zuen gertakari baten lekuko. Musika alegera, hitzen arteko soinu jokoak, irudimena akuilatzen duten erranak eta agerpenak: guztiak, Parisera sehi joan emazte gazte batez burlatzeko eta irri hantuak askatzeko herrietako ostatuetan gizonak biltzen zirenean.