Euskal Herria > Araba > Agurain

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Agurain kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Agurain
Sakonean
Agurainen 75 ordu euskaraz
MULTIMEDIA - dokumentala

Agurainen 2016ko azaroan egin zuten 75 Ordu Euskaraz ekimena aguraindarrak aktibatzeko asmoz. Arabako Foru Aldundiak proposatuta eta diruz lagunduta ekimena azaltzeko bideo dokumental bat sortu dute, 20 minutukoa. Aguraindarren testigantzak, antolatzaileen adierazpenak, eszenifikazio batzuk eta Aguraingo irudi ederrez osatu dute dokumentala.


2017-05-05 | ARGIA
Hizkuntza ohiturez eta gizartea aktibatzeaz arituko dira Udaltopen

Donostiako Egian, Arrigorriagan, Errenterian eta Agurainen euskarari eusteko egindako egitasmoak azalduko dituzte, eta kaleko ekimenok beste eremu batzuetara moldatzerik dagoen aztertuko dute.


Aguraindarrek "75 ordu euskaraz" ekimena paperean jaso dute, edonon lagungarri izan dadin

2016ko azaroan egin zuten euskaldunak aktibatzeko ekimena. Gidaren bidez antzeko ekimenak egitera animatu nahi dute jendea.


"Egia Euskaraz estiloa"ren arrakasta eta hedapena

Donostiako Egia auzoan hasi zen. Ondoren, gertukoek, Añorgakoek eta Donostiako Piratek egin zuten proba. “Egia Euskaraz estiloa”ri tiraka gehiago etorri ziren: Hernani, Lasarte-Oria, Agurain, Astigarraga, Arrigorriaga… Herri guztiotako euskalgintzako eragileek sentimendu bera adierazi zuten: euskararen alde jaiak egitetik atera eta euskaraz bizitzeko estrategiak probatzearen beharra.


"Bestelako elkarbizitza nahi badugu, erdaldunei funtzio bat eman behar zaie"

Aguraindarrek bazuten haien 15 ordu euskaraz jaia, baina aurten beste zerbait egitea pentsatu dute. Ez dute jairik egin, azaroaren 8tik 11ra, astegun buruzuriz, egunerokoan, euskaraz egiten saiatu dira. Euskaldunak aktibatu dituzte, erdaldunei egoera berrira egokitzeko azalpenak eman dizkiete, eta erdi lokartuta zegoen herriko euskalgintza piztu da. Asier Lafuente 75 ordu euskaraz ekimeneko kidea elkarrizketatu dugu.


Euskararen Eguna, batzuentzat anekdota huts

Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari segika, hainbat herritan euskaldunak aktibatzen ari diren eragileentzat berriz, esperientzia interesgarri baten helmuga baino ez da Euskararen Eguna.


2016-11-14 | ARGIA
Lau egun eta 75 ordu euskaraz Agurainen: "Hau hasi baino ez da egin"

Joan den maiatzean hasi ziren antolatzen Agurainen 75 ordu euskaraz jarduteko ekimena. Hilaren 8tik 13ra iraun zuen eta antolatzaileek ondoko kronika egin dute azken egunetan eta amaiera ekitaldian bizi izandakoaz.


2016-11-09 | Txerra Rodriguez
Portaerak matxinatzeko gidak

Egia estiloa hedatzen ari zela esan zigun orain ez asko Onintza Irureta kazetariak. Eta hala da, Donostiako auzoetatik inguruko herrietara (Lasarte, Astigarraga, Hernani) eta periferietara (Agurain) salto egin du delako Egia estiloak.


'GUK75, Agurainen 75 ordu euskaraz' kanpaina martxan azaroaren 11ra arte

Azaroaren 8tik 11ra bitartean egingo da GUK75, Agurainen 75 ordu euskaraz, Agurainen euskara egunero erabiltzeko dei egiteko kanpaina. Parte hartzen duten herritarrek edozein esparrutara eraman ahal izango dute euskara lau egun horietan. Hori posible egingo duten erakunde eta negozioei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek.


Euskaldunak aktibatzen: "Egia Euskaraz estiloa" hedatzen ari da

Euskaldunak pizteko donostiarren egitasmoak arrakasta izan duela dirudi. Donostiako Piratek eta añorgarrek kopiatu zuten, eta udazken honetan antzeko ekimenak izango dira Hernanin, Lasarte-Orian, Agurainen eta Astigarragan.