Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik Egonarria saioan elkarrizketatu du, bizipozez mintzo da egunero egiten duten lanaz zein lan antolaketaz, eta ikuspegi kritikoz aztertzen ditu azoken errealitatea, nekazaritza eredua... Bere aitaren umearoko baserrirantz itzultzen... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
AgroekologiaMiriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.
Egonarria, lurrari entzuten dion saioak bigarren denboraldia abiatu du, hainbat aldaketarekin. Eli Pagolak eta Mattin Jauregik jarraituko dute saioa aurkezten, baina bakoitzak hasi eta buka bere saioa izango du: Eli Pagolak ARGIAko platoan gaurkotasunezko gai bati buruzko... [+]
Gabonei buruz gaizki esaka behar baino gehiago jan eta edan, hondamendira garamatzan kontsumismoaren parte garela onartu eta gurutze hori eramangarria egiteko bidea aurkitu, etzidamu egunerokora itzuli arte. Askok egingo dugu hori, eta ez dut uste indibidualki eta etxean... [+]
Gipuzkoako Zestoa herrian, Urola ibaiaren meandroan, 90.000 metro koadro lur eta baserria kolektiboan erostea da laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak euskal herritarrei proposatu dien erronka. Nekazari agroekologikoek lurrak izan ditzaten eta herritarrek... [+]
2023ko azkeneko Baserriko Uzta Arbonako Agerrea baserrian egin zen azaroaren 18an. Ehun lagun inguru batu ziren bertan eta EHKOlektiboaren proiektua ezagutu eta MICEren zuzeneko kontzertuarekin belarriak gozatzeko aukera izan zuten.
Bertaratutakoek goizean etxaldearen... [+]
Gipuzkoako kostaldean, Urola ibaiaren meandroan daude Amillubi baserria eta bere lurrak (toponimoaren arabera “Amilibia”). Udalerriz Zestoa da eta Iraeta auzoan dago naturaren paradisu txiki hau. Aurten 30 urte bete dituen nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur... [+]
Amillubi proiektua martxan jartzen ari da laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkartea, 27 eragileren laguntzarekin. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden 90.000 metro koadro lur eta baserria modu kolektiboan erostea da helburua, laborari agroekologikoei baldintza onetan... [+]
Elikadura Burujabetzaren alde gauden emakume baserritar feministak gara eta ohituak gaude gure proiektu txiki agroekologikoak ez direla errentagarriak entzuten. Ez baititugu produkzio sistema oso mekanizatuak edo teknifikatuak erabiltzen, gure sistemak ez baitira bere tratamentu... [+]
Abenduaren 1ean, ostiralarekin, Azpeitian aurkeztuko zaie herritarrei "Amillubi taupaka" proiektua. Laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak bere asmoak iragarri ditu: "Amillubi baserria eta bere lur eta basoak modu kolektiboan erosteko urratsak egin nahi... [+]
Berangoko eraikin zaharrena (Otxandategi dorretxea) eta bere inguruko lur emankorrak ez ditzan etxebizitza negozioak irentsi, erresistentzia gosaria deitua zuen Otxantegi Herri Lurra proiektu agroekologikoak. 8:30etarako 40 herritarrek jarri dute gorputza lurraren defentsan... [+]