Nazioartea > Afrika

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Urtarrilean bost urte bete dira Frantziak Malin Serval operazioa abiarazi zuenetik, Azawadeko tuaregen eta Ansar Dineko islamisten mehatxutik hiriburua babestu eta Bamakoko gobernuari laguntzeko herrialdearen iparraldeko lurren kontrola berreskuratzen. François Hollandek 2013an hasitako esku-hartzea indartu nahi du orain Emmanuel Macronek, baina hainbat ahots hasi zaizkio ohartarazten Frantziak Malin aurki dezakeela yankiek Afganistanen piztu bai baina oraindik itzali ezin duen... [+]

Afrika kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Afrika
Iritziak
Sakonean
2018-01-05 | Lander Arbelaitz
Israelek Afrikako migratzaileei agindu die herrialdetik joateko edo atxilotuko dituztela

Israelgo gobernuak Afrikatik herrialde hartara migratutako milaka pertsonari agindu die 90 eguneko epean herrialdea uzteko; bestela atxilotze egoeran egongo direla jakinarazi diete, mundu osoko hedabideek jaso dutenez. Lehen ministro Benjamin Netanyahuk asteazkenean aurkeztu du plana eta migranteei "infiltratu" deitu die.


Salba dezagun Helena Maleno, ehunka migratzaileren bizitza salbatu duen aktibista

Gibraltarreko itsasartean patera bat noraezean dabilenean, arriskuan den migratzaileak badaki nori deitu: Helena Malenoren telefonoa beti dago eskuragarri, eta hark Itsas Salbamenduari abisua pasatzen dio lehenbailehen.


Milouda El Hankari, amazigera ekintzailea
"Gure hizkuntzak ez zuela ezertarako balio sartu nahi izan digute buruan"

Milouda El Hankari ekintzaileak amazigeraren tarifit aldaera du ama hizkuntza. 1968an jaio zen Al-Hoceiman (Rif eskualdean, amazigeraz Arrif). Garabide erakundeak eratua duen hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaroan izan zen iragan urrian Aretxabaletan (Gipuzkoa).


2017-12-19 | Andoni Mikelarena
Aljeriako berbereak beren hizkuntza eskubideen alde kalera atera dira

Aljeriako Gobernuak amazigera hezkuntza sistematik kanpo uztea erabaki ostean hasi dira protestak.


2017-12-14 | Miren Osa Galdona
Ruandako genozidioan Frantzia konplize izan zela dio ikerketa berri batek

800.000 pertsona hil zituzten Ruanda 1994an, Hutuek Tutsisen aurka eginiko gerra etnikoan. Genozidiotzat jotzen den gertakarian, Frantziako Estatuak zerikusi zuzena izan zuela azpimarratzen du AEBtako  Cunningham Levy Muse abokatuek,  AlJazeerak jaso duenez: Frantziako Gobernuak baimenduta, hainbat militar frantsesek Ruandako genozidioaren erantzuleei armak ematen zizkietela ondorioztatu dute, besteak beste.


Helduleku bat zulo beltzean

Errefuxiatuen krisiak ez du etenik, komunikabideetan haren oihartzuna apaldu bada ere. Mediterraneoa munduko hobi komunik handienetakoa da. Inoiz ez dugu jakingo zenbat lagun ito diren itsasoan, bizimodu hobe baten bila. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko, Europar Batasunak mugen kontrolera bideratu du indar guztia, polizia eta militarren presentzia handituz.


2017-12-05 | Axier Lopez
Kapitalismoari aurre egin gabe, arrazakeria ezabatzen saiatu zen ikonoa

Gaur, abenduak 5, munduko agintariak Nelson Rolihlahla Mandelaren izaera goraipatzen ari dira, heriotzaren laugarren urteurrenarekin bat. Hegoafrikako Apartheidaren aurkako borrokan “terrorista” izandakoa, bakearen aldeko ikur dugu egun, baita gerra eta biolentzia munduan barreiatzen ari diren agintarien ahotan ere. Nolatan bada?


Ez fidatu inperioaz: nola Sarkozyk Kadafi zukutu eta gero hilarazi zuen

Eta Libian Frantziak egindako gerra, Magrebeko potentzia bat kaosean murgildu eta Mediterraneoa itsaso arriskutsu bilakatu zuena, izan baldin bazen ustelkeriaren arrastoak ezabatzeko operazio bat? Nicolas Sarkozyren eta Muammar al Kadafiren arteko harremanen bilakaera azkarrak hala iradokitzen du. 2011tik zabaldutako susmoak orain bi kazetari frantsesen liburu berriak berretsi ditu.


2017-11-27 | Andoni Mikelarena
Esklabotza enkante bat grabatu du CNNk bideo batean Libian

CNN kateak bideo bat kaleratu du, bertan gazte afrikar batzuk ilaran ageri dira eta norbait enkantea egiten entzuten da, bideoa Libian grabatutakoa da.


Faraoia etxe handi bat da

Per-aa hitzak “etxe handia” esan nahi du egiptoeraz. Faraoia, jakina, etxe handi batean bizi zen, eta haren jauregia izendatuz azaltzen da hitza dinastia zaharrenetako idatzietan.