Erasotzaile suizida batek bere burua lehertu du igandean Kabuleko hautesleen erregistrorako zentro batean eta gutxienez 57 pertsona hil eta 119 zauritu ditu, Democracy Now hedabideak jaso duenez.
Egia omen da gerra ororen lehen biktima. Egiaren autopsia egitera edo egia lurperatzera ote doa kazetaria frontera? Honatx arkeologia ariketa zintzo bat.
Frantziako zenbait intelektualek adierazpen baten bidez galdetu dute Parisko atentatuen ostean Frantziako Gobernuak abiatutako “terrorismoaren aurkako gerrak” zer ondorio izango dituen. Frantziak abiatutako bonbardaketen kontra bat egiteko deia luzatu dute.
Afganistango gerraren inguruko dokumentala. 2009ko otsailean, daniar soldadu gazte batzuk, Janus Metz dokumentalistak eta talde txiki batek lagunduta, haien aurreneko misioa betetzera bidali dituzte: Armadillo kanpamentua, Helmand probintzian, Afganistanen, talibanen posizioetatik kilometro eskas batera. Bertako biztanleei laguntzeko daude han, ustez. Egoera konplikatzen hastean, ordea, soldaduak zinikoago bihurtzen dira. Lurralde harekin eta hango biztanleekin ia batere zerikusirik ez dutela... [+]
Afganistanen torturapean hildako taxi gidari errugabe baten kasua oinarri, Afganistan, Irak eta Guantanamon AEBetako armadak torturatzeko erabili duen sistemaren barrenak aztertzen ditu dokumental honek. Dokumental onenaren Oscar saria eskuratu zuen 2007an.
[2007, 106 min]
Jatorrizko izenburua: Taxi to the dark side
Zuzendaria: Alex Gibney
Gidoia: Alex Gibney
Euskarazko azpitituluak: azpitituluak.com
AEBek piloturik gabeko abioiak edo droneak erabili dituzte azken hamarkadan talibanei eta Al Qaedako kideei eraso egiteko, Afganistanen, Pakistanen eta Yemenen batik bat.
2015erako Afganistanen dagoen soldadu kopurua 10.000tik jaitsi daitekeela adierazi du AEBetako Etxe Zuriak. 2011n 100.000 soldadu estatu batuar zeuden, eta gaur egun 33.000 inguru daude, Reutersen arabera.
Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez 2014ak izan beharko luke Guantanamo itxi eta Afganistandik militarrak ateratzeko urtea. “Etengabeko guda egoeratik aldendu beharko lirateke AEBak”, azaldu du presidenteak.
Hamid Karzai Afganistango presidenteak emakumeen eskubideak murriztuko lituzkeen legea babestu du hauteskundeen atarian. Nazio Batuen Erakundeak atzo adierazi zuenez, legeak senarrak nahi duenean sexu harremanak izatera behartuko lituzke eta baimena beharko lukete kalera irteteko. Gobernuak ez du oraindik dokumentu ofizialik argitaratu.