TikTok sare sozial ezaguna ByteDance enpresa txinatarrena da, eta AEBetako Ordezkarien Ganberak onartu duen lege proiektuaren arabera, sei hilabeteko epean saltzera behartuko du enpresa, ala sare soziala AEBetan debekatua izango da.

Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Norena da Taiwan?

Taiwan, K.a. 323. urtea. Txinako espedizio batek uhartea esploratu zuen eta, hala, Taiwan lehenengoz erregistratuta geratu zen txinatar artxiboetan. Baina mende luzez ez zen bertako jatorrizko populazioan aldaketa nabarmenik izan; uharteko giza arrastorik zaharrenak duela... [+]


eBay-k enpresarekin kritikoak ziren bi blogari jazarri eta mehatxatu zituen

AEBetako merkataritza elektronikoko eBay plataformak jazarpen kanpaina egin zuen 2019an enpresarekin kritikatu zuten bi blogariren aurka. Beldurtzeko asmoz, hiletetako lore-koroa bidali zieten etxera, baita zerri odoldu baten maskara, bizirik zeuden armiarma eta labezomorroak... [+]


Batzorde bat osatu dute New Yorken herritar beltzek jasandako diskriminazioa erreparatzeko

Komisio berriak ikergai izango ditu etxebizitzaren eta espetxeratzearen arloko diskriminazioa eta diru-sarreren desberdinatasuna. AEBetako hirugarren estatua izango da horrelako batzorde bat sortu duena.


Espetxean 53 urte zeramatzan Pantera Beltz ohi Ed Poindexter hil da AEBetan

1970ean atxilotu zuten polizia bat hiltzea egotzita. Eskubide zibilen defendatzaileek zalantzan jarri zuten epaia, eta bere aktibismo politikoagatik zigortu zutelako azpimarratu zuten. Ostegunean hil da, abenduak 7.


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.