Piztu Ezazu Argia 970x90

Gero eta arinago... sinesgarritasuna galtzen

Abiadura handiko trena ez da sozialki errentagarria ia inon, eta Euskal Herrian ere ez da izango. Hala diote munduan barrena egindako hamaika azterketak –kontrakoa dioen azterketarik ez da faltako, noski–, eta errealitate horri aurre egin beharko dio Euskal Y sustatzen buru-belarri diharduen Eusko Jaurlaritzak, gehiengoaren onurarako izango ez den proiektua guztion diruz estali beharreko zulo beltz bilakatzea nahi ez badu. Hona datuak.

Pertsona helburu eta AHT kontrajarrita

Maiz entzuten dugu gure Jaurlaritzak “pertsona(k) helburu” dituela eta horrek izan behar luke edozein gobernuren xedea. Baina tamalez, berehala ohartuko gara errealitateak gezurtatu egiten duela. Bestela ikusi noren aldekoak diren Espainiako Gobernuaren erabakiak: aberatsak gehiago...

AHT gelditzeko exijitzeko manifestazio nazionala Donostian ekainaren 13an

Euskal Herriko hainbat eragilek AHT gelditzeko eskatuz kanpaina abiatu dute. Horretarako AHT gelditu orain! Xahuketa gehiagorik ez! Herritarrok erabaki! manifestua argitaratu dute. Orain atxikimendu bilketari ekingo diotela jakinarazi dute eta ekainaren 13an Donostian manifestazio nazionala deitu dute.

600 km/h-ko abiadurara iristen den trena probatzen ari dira Japonian

Japoniako abiadura handiko trenak errekor berria ondu du. Azkeneko probetan 603 kilometro orduko abiadura izatera iritsi da hamaika segundoko tartean.

AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiko 440 milioiak premia sozialetarako erabiltzea eskatu dute

Donostiako eta Oarsoaldeko AHTren aurkako taldeen ekimenez, AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuari alegazioak jarriko dizkiote eta horretarako, sinadurak biltzen ari dira udalerri kaltetuetan. Apirilaren 13an kontzentrazioa egingo dute Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Donostiako Pio XII plazan duen egoitzaren aurrean.

AHT geldi dezatela eskatzeko Iruñean eginen den giza kateak babes handia jaso du

Babes handia jasotzen ari da larunbatean Iruñean egingo den giza katea. Abiadura Handiko Trena geratzeko eskatuko dute.

Zergatik egoskortu AHTrekin?

Abiadura Handiko Trenaren aldekoek, batez ere Espainia, Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek, baina baita etekin handienak aterako dituzten zementugile eta ingeniaritza enpresek ere, azken egunotan sekulako zaplaztekoa jaso dute aditu independenteen partetik. Laburrean, legebiltzarreko...

AHTren kontrako berba

Erri De Luca. Italiako idazle eta poeta tribunaletara eraman dute. Bere aurka LTF enpresa frantsesak (Lyon-Turin Ferroviaire) salaketa jarri du egindako adierazpen hauengatik: “AHT saboteatuko da… Horretarako balio dute zizailek, hain zuzen: erabilgarriak dira oso, hesiak ebakitzeko....

"Bilbo-Donostia helikoptero zerbitzua errentagarriagoa litzateke AHT baino"

Germà Bel i Queralt ekonomialariak joan den astean EAEko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politika batzordean AHTren errentagarritasuna kolokan jarri zuen.

Erri de Lucari babesa adierazteko kanpaina jarri dute martxan

AHT saboteatu egin behar dela esateagatik salaketa jarri zion Turin Lyon Ferroviaire kontsortzioak Erri de Luca idazle italiarrari. Esandakoarengatik kartzelan amaitu dezake idazleak. De Lucari babesa adierazteko kanpaina jarri dute martxan iostoconerri.net webgunean.

"Ez naute isilduko"

AHT saboteatu egin behar dela esateagatik kartzelan amaitu dezake idazle italiarrak. De Lucak, ordea, esandakoari eusten dio. Halere, adierazpen askatasunean mugak badaudela uste du.

Erri de Luca epaitu dute AHTren kontrako sabotajea defenditzeagatik

Bost urteko espetxe zigorra eskatu dute Erri de Luca idazle italiarraren kontra, 2013an egindako adierazpenengatik.

AHTren aurka Urkulluren aurrean protesta egiteagatik 7 lagun epaituko dituzte

AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte urtarrilaren 29an Donostian, Iñigo Urkullu EAEko Lehendakariaren aurrean AHTren aurka egindako protestatik.

AHTk eragindako Hernialdeko zuloa handitzen ari da kontrolik gabe

Abiadura Handiko Trenaren obrek Hernialden (Gipuzkoa) eragindako zuloa handitzen ari da eta problemak ez du soluzio argirik oraingoz, Tolosaldeko Atariak argitaratu duenez.

AHTaren aurkako ekintzaileek Urkulluren hitzaldia eten dute Donostian

Azaroaren 5ean Eusko Jaurlaritzak 25 urte jasangarritasunaren alde jardunaldiak antolatu ditu Donostiako Kursaalen. Iñigo Urkullu lehendakariak hitza hartzean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako zenbait ekintzaile oholtza gainera igo dira eta hitzaldia eten dute. Mugitu mugimenduak sareratu du bideoa.  

Bi urte arteko kartzela zigorrak berretsi dituzte AHTren aurkako tartalarientzat

Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu AHTren aurkako ekintzaileei jarritako zigorrak. Okzitaniako Tolosan 2011n Yolanda Barcinari tarta aurpegira bota zioten. Auzitegi Nazionalak Julio Villanueva, Ibon Garcia eta Gorka Ovejerori bina urteko espetxe zigorra ezarri zien, Mikel Alvarezi urtebetekoa eta 900 euro banako isuna lauroi.  

AHT 2020rako bukatzeko diru gehiago eskatuko du EAJk Espainiako Kongresuan

EAJk eskatuta, Espainiako Diputatuen Kongresuan mozio bat eztabaidatuko dute asteartean Rajoyren gobernuak AHT 2020rako bukatuta egongo dela publikoki baieztatu dezan.

Tolosaldeko AHT Gelditu plataformak dio "onartezina" dela bizitzak arriskuan jartzea

Tolosaldeko AHT Gelditu-k dio “onartezina” dela, Abiadura Handiko Trenaren lanengatik eta haien inguruan bizitzeagatik “egunero bere bizia arriskuan jartzea”.

AHTren moratoria eskatu dute Tolosa, Hernialde eta Anoetako alkateek

Tolosa, Hernialde eta Anoetako alkateek agerraldia egin dute Hernialden, AHTren obrek eragindako zuloa dela-eta, gertaeraren inguruko salaketa egiteko.

AHTaz Frantziako Trenbide Sareak emandako datuak faltsuak direla salatu dute

Faltsuak dira Ipar Euskal Herrian Abiadura Handiko Trenaren lanak hasi aurretik Frantziako Trenbide Sareak emandako datuak. CADE, Ingurumenaren Aldeko Elkarteak uste zuen datuak faltsuak zirela eta orain frogatzea lortu dutela azaldu zuten prentsaurrekoan. Urriaren 17an emango dute informazio guztia Mugerren egingo duten bilkura publikoan.

Espainiak AHTrentzat 222 milioi bideratuko ditu, baina EAJren ustez "ez da nahikoa"

Espainiako Estatuak 257,8 milioi euro bideratuko ditu 2015ean Hego Euskal Herriko AHTren lanetara. EAEk jasoko dituen 221,8 milioi euroak ez direla nahikoa esan du Kongresuan EAJko bozeramaile den Pedro Azpiazuk, kopuru horiekin urte asko behar izango direlako proiektua amaitzeko.

47 isun, 20.500 euro, AHTren aurkako ekintzaileentzat

Nafarroako AHTren aurkako ekintzaileek 47 isun jaso dituzte azken asteetan, bi ekintzatan parte hartzeagatik, Mugitu! kolektiboak jakinarazi duenez. Orotara 20.450 euro baino gehiago ordaintzera behartu ditzakete.

AHTren aurka egitea kriminalizatuta dagoela salatu du Mugituk

30 pertsona inguru bildu dira asteartean Tuterako epaitegiaren aurrean AHTren aurkako oposizioaren “kriminalizazioa” salatzeko. Herriko bizilagun bati Castejonen egindako protesta batean kalteak eragin izana leporatu dio Foruzaingoak, baina honek dio ez zela bertan egon.

AHT: herri gisa erantzuteko aukera

Katalanek herri kontsulta antolatze bidean daudenean euskaldunok hasi behar dugu ariketa bateratuen bidea jorratzen eta uste dut AHTk bideak eskaintzen dituela horretarako.

Biluzik eta trafikoa mozten bukatu dute AHTren aurkako bizikleta martxa

Uztailaren 25ean Durangon abiatu zen AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea, Mugitu! kolektiboak deituta. Martxak iraun duen aste betean parte hartzaileak azpiegituraren obrak eta inguruko herriak bisitatu eta beste azpiegitura handien kontra ari diren eragileekin elkartu dira. Bilboko Arriaga plazan amaitu dute abuztuaren 2an, bezperan hiriko erdigunea kolapsatzeko ekintza egin ostean.

Aske geratu da AHTri buruzko adierazpenak egiteagatik atxilotutako tolosarra

Xabier Otegi tolosarra astearte gauean aske geratu da. Guardia Zibilak atxilotu zuen, Info7 irratian AHTri buruz egindako adierazpen batzuengatik.

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du AHTri buruz irratian egindako adierazpenengatik

Guardia Zibilak Xabier Otegi tolosarra atxilotu du ARGIAk jakin ahal izan duenez. Info7 irratian maiatzaren 8ko saio batean AHTren gaiarekin "terrorismoa goratzea" leporatzen diote.

AHTren zementutegi “ilegalak” geldiarazteko eskatu diote Gipuzkoako hainbat udalek Eusko Jaurlaritzari

Andoain, Antzuola eta Zizurkilgo udalek salatu dute AHTren obretan eraikitzen ari diren zementutegiak ilegalak direla. Horien jarduera “lehenbailehen” geldiarazteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

AHTren lanak hiru hilabetez atzeratuko dira, tunel luzeena behera erori ondoren

AHTren tunel luzeena, Zumarragako barrunbeetatik igarotzen dena, behera erori zen maiatzaren 28an. Garak argitaratu duenez, iraila arte hondakinak ateratzen ibiliko dira.

Gipuzkoako AHT aurreikusi baino 247 milioi euro garestiagoa da jada

Euskal Y trenbidearen Gipuzkoako zatiak, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoenak, 1.822 milioi euroko kostua izango du, aurreikusi baino 247 milioi –%15,6– handiagoa, Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburu Ana Oregik jakinarazi duenez. Izapide guztiak legez egin direla nabarmendu du Oregik: "Ez gara irregulartasunez hitz egiten ari".
Multimedia

2013-02-13  |  Abiadura Handiko Trena

Azpiegitura handiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean...

2008-11-02  |  Abiadura Handiko Trena

Oxel Erostarberekin berbetan

AHTz berba egin dugu Oxel Erostarbe Elgetako alkatearekin. Aralarreko kide honek abertzaleek elkarlana sustatzeko beharra azpimarratu du, bereziki ezkerraren eremutik.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys