Guraso bizkaitarren alaba da Cristina Álvarez Baquerizo ingurumen-abokatu madrildarra. Eta azken urteetan Bizkaira etortzea egokitu zaio sarri, Petronorren jardueraren aurka lanean ari diren Muskizko hainbat herritarren abokatua baita. Bidea hasi zuenean laburrerako izango zela pentsatu zuen, orain iruditzen zaio Petronorren aurkako auzietan jardungo duela betiko. “Nire aldetik, primeran”.