Ekonomia > Finantza erakundeak > 2014ko Bilboko goi-bilera ekonomikoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-11-22 | Aiaraldea.eus

Iñaki Montes (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 19:30etan Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.

 

2014ko Bilboko goi-bilera ekonomikoa kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

2014ko Bilboko goi-bilera ekonomikoa
2014-03-06 | Juan Mari Arregi
Troika eta biolentziak

Berrikitan Bilbon izan da Troika (ELGA, NDF, EB), bankuen eta enpresa multinazionalen ordezkariekin, hala nola Madril eta Gasteizko gobernuen exekutiba gorenekin. Horrek milaka laguneko protesta sindikal eta soziala eragin du.


Global Forum Spain

Beste aukera galdu bat. Eta enegarrena da. Nor garen eta zer nahi dugun adierazteko mundu mailan. Ez dakit nork antolatua izan den efemeride ekonomikoa, FMIk edo Espainiako Gobernuak, eta berdin dio, azken batean.


2014-03-04 | Topatu.eus
#TroikaGoHome mobilizazioak Bilbon
MULTIMEDIA - erreportajea

Milaka lagun bildu ziren 2014ko martxoaren 3an Bilbon, sistemaren krisiaren erantzuleen aurka. Sindikatuek, jendarte eragileek, eragile politikoek, pentsionistek eta gazte mugimenduak egin zuten bat aldarriarekin. Goizeko manifestazioa Gran Vian sartzean lehertu zen egoera: denda multinazionalen eta banketxeen aurka egin zuten hainbat kide, eta minutu gutxiren buruan polizia heldu eta istiluak sortu ziren. Denera zazpi lagun atxilotu zituzten eta kalean gazte ugari erregistratu eta... [+]


Lagardek protestarako arrazoi gehiago eman ditu

Protesta artean etorri zen eta protesta artean agurtu. Eta tartean, protesta gehiago eragingo dituzten neurriak proposatu zituen: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Christine Lagardek ontzat eman zituen Espainiako gobernuak azken urteetan langileen eskubideak murrizteko hartutako erabakiak —Espainiako lan erreforma, kasu—, baina ildo horretan sakontzeko eskatu zuen.


2014-03-03 | Ahotsa.info
Troikaren aurkako protestek Bilbo hartu dute
MULTIMEDIA - erreportajea

Argazki bikoitza izan zuen Bilbon Troikak eta NDFk egindako bilkurak: bata, Guggenheimeko goi-bilkura; eta bigarrena, kalean nagusitu ziren istilu eta protesta zabalak.


2014-03-03 | ARGIA
Protesta artean hartu dute Troika Bilbon

Gaur bilduko dira Guggenheimen Espainia 2014 Foro Globala osatzen duten munduko agintari ekonomiko nagusiak. Hainbat kolektibok deituta protestak izango dira Bilbon. ARGIA zuzeneko jarraipena egiten ari da.


Troika Go Home!: Bilboko bilkuraren kontrako oihua iruditan

Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal Herriko lau bazterretan eta sare sozialetan, egosten ari denaren seinale. Hemen adibide esanguratsu batzuk: